Zapatuetako tailerrak 2023-01

2023/01/12

Urtarrilaren 17an zabalduko da aurrematrikula-epea 5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako zapatuetako tailerretan izena emateko. Aurrematrikula online egin behar da. Negu honetan izango ditugun tailerrak hauexek izango dira: birziklapen tailerra, txotxongilo tailerra, dash masarekin irudiak, FunkHop eta maketak.

Zapatuetako tailerren neguko txanda hastear dago. 5 urtetik 11 urte bitarteko haurrentzako tailerrak dira. Arlo ezberdinetako tailerrak eskaintzen dira adinaren arabera sailkatuak eta bakoitzak egutegi eta ordutegi bereziarekin. Hauek dira eskaintzen diren tailerrak:

Haur Hezkuntzako 3. mailakoentzat (2017an jaiotakoentzat)

BIRZIKLAPENA ETA SORMENA TAILERRA. Tailer hau Portalean egingo da

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Hiru ordutegi ezberdin daude:

(Urtarrilak 28, otsailak 4 eta 11)  11:30etik 13:00etara ; 16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urtarrilaren 23an amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2023-01-en egin beharko da.

Enpresa: ASTIXA

Lehen Hezkuntzako 1. mailakoentzat

TXOTXONGILO TAILERRA. Tailer hau PORTALEAn egingo da

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Hiru ordutegi ezberdin daude:

(Urtarrilak 28, otsailak 4 eta 11)  11:30etik 13:00etara ; 16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10€ Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urtarrilaren 23an amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2023-01-en egin beharko da.

Enpresa: ASTIXA

Lehen Hezkuntzako 2. mailakoentzat

DASH MASAREKIN IRUDIAK. Tailer hau PORTALEAn egingo da

Bi ordutegi ezberdin daude:

(Urtarrilak 28, otsailak 4 eta 11)  16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urtarrilaren 23an amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2023-01en egin beharko da.

Enpresa: ASTIXA

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat

FUNKHOP. Tailer hau ERREBALEKO 1. solairuan egingo da

Bi ordutegi ezberdin daude:

(Urtarrilak 28, otsailak 4 eta 11)  16:30etik 18:00etara; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urtarrilaren 23an amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2023-01-en egin beharko da.

Enpresa: KALETIK

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat

MAKETAK. Tailer hau JAZINTO OLABEKO ludotekan egingo da

Bi ordutegi ezberdin daude:

(Urtarrilak 28, otsailak 4 eta 11)  16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urtarrilaren 23an amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2023-01-en egin beharko da.

Enpresa: ASTIXA

Aurrematrikula egiteko epea amaitutakoan behin-behineko zerrendak eskuratuko dira eta taldeen kudeaketa egingo da. Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web-orrian emango da (www.eibar.eus), urtarrilaren 24an.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: urtarrilaren 25ean 10:00etan. Zozketaren emaitza urtarrilaren 26an eguerdiko 12:00etan argitaratuko da.

Zozketako arauak eta oinarriak kontsultatzeko klikatu hemen

Behin betiko zerrendetan dauden ikasleek matrikula-orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko

2017an jaiotako ikasleek, eta LH1, LH2, LH5 eta LH6-ko ikasleek tailerrean bertan ordaindu beharko dute. 10 € Eibarren erroldatuta daudenak eta 20 € Eibartik kanpokoak.

LH3 eta LH4-ko ikasleei kontu korrontetik pasatuko zaie ikastaroaren ordainketa.