Zapatuetako tailerrak 2022-02

2022/10/05

Urriaren 17an zabalduko da aurrematrikula-epea 5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako zapatuetako tailerretan izena emateko. Aurrematrikula online egin behar da. Udazken honetan izango ditugun tailerrak hauexek izango dira: erleen mundua, udazkeneko eskulanak, aintzinako jolasak, akrobatiks eta etxeko dekorazioa.

Zapatuetako tailerren udazkeneko txanda hastear dago. 5 urtetik 11 urte bitarteko haurrentzako tailerrak dira. Arlo ezberdinetako tailerrak eskaintzen dira adinaren arabera sailkatuak eta bakoitzak egutegi eta ordutegi bereziarekin. Hauek dira eskaintzen diren tailerrak:

Haur Hezkuntzako 3. mailakoentzat (2017an jaiotakoentzat)

ERLEEN MUNDUA. Tailer hau Portalean egingo da

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Hiru ordutegi ezberdin daude:

(Azaroak 5, 12 eta 19)  11:30etik 13:00etara ; 16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urriaren 31n amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2022-02-en egin beharko da.

Lehen Hezkuntzako 1. mailakoentzat

Udazkeneko eskulanak. Tailer hau PORTALEAn egingo da

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Hiru ordutegi ezberdin daude:

(Azaroak 5, 12 eta 19)  11:30etik 13:00etara ; 16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10€ Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urriaren 31n amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2022-02-en egin beharko da.

Lehen Hezkuntzako 2. mailakoentzat

Aintzinako jolasak. Tailer hau PORTALEAn egingo da

Bi ordutegi ezberdin daude:

(Azaroak 5, 12 eta 19)  16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urriaren 31n amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2022-02-en egin beharko da.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat

Akrobatiks. Tailer hau ERREBALEKO 1. solairuan egingo da

Bi ordutegi ezberdin daude:

(Azaroak 5, 12 eta 19)  16:30etik 18:00etara; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urriaren 31n amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2022-02-en egin beharko da.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat

Etxeko dekorazioa. Tailer hau PORTALEAn egingo da

Bi ordutegi ezberdin daude:

(Azaroak 5, 12 eta 19)  16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urtarrilaren 31n amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2022-01-en egin beharko da.

Aurrematrikula egiteko epea amaitutakoan behin-behineko zerrendak eskuratuko dira eta taldeen kudeaketa egingo da. Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web-orrian emango da (www.eibar.eus), azaroaren 2an.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: azaroaren 2an 10:00etan. Zozketaren emaitza azaroaren 3an eguerdiko 12:00etan argitaratuko da.

Zozketako arauak eta oinarriak kontsultatzeko klikatu hemen

Behin betiko zerrendetan dauden ikasleek matrikula-orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko

2017an jaiotako ikasleek, eta LH1, LH2, LH5 eta LH6-ko ikasleek tailerrean bertan ordaindu beharko dute. 10 € Eibarren erroldatuta daudenak eta 20 € Eibartik kanpokoak.

LH3 eta LH4-ko ikasleei kontu korrontetik pasatuko zaie ikastaroaren ordainketa.