Eibarko Udala

XV. Juan San Martin beka deialdia kalean da.

2021/04/13
Bekaren kartela
2021eko deialdian landuko den ikerketa esparrua FILOSOFIA da. Beka 9.000€koa da eta Eibarko Udalak kaleratzen du UEUrekin lankidetzan.

Bekaren helburua euskarazko ikerketa sustatzea da, eta Juan San Martin eibartar ikerlari eta euskalzalea omentzea. Aurtengo deialdian parte hartu nahi dutenek FILOSOFIA arloko proiekturen bat aurkeztu beharko dute.

Bekara aurkeztu nahi dutenek eskaera eta dokumentazioa 2021eko irailaren 1etik urriaren 12ra bitartean (biak barne) aurkeztu beharko dute, elektronikoki www.eibar.eus webgunean.

Informazio osoa eta aurkeztu beharreko dokumentazioa ikusteko sakatu HEMEN.