Eibarko Udala

Irailaren 1etik 25era zabalik egongo da Udal Euskaltegian 2026-2027 ikasturterako matrikula egiteko epea

2026/08/31
2026-2027 ikasturteko kartela

Maila guztiak eskaintzen dira, ordutegi zabalarekin

Eibarko Udal Euskaltegian matrikulatzeko epea zabalik egongo da irailaren 1etik 25era arte. Maila guztiak eskaintzen ditugu ( A1, A2, B1, B2, C1 eta C2) ordutegi zabalean, goizean, eguerdian eta arratsalde-gauean. Txandaka aritzeko aukera ere badago. 

Ikastaroak aurrez aurrekoak zein autoikaskuntzakoak dira. HABEren titulu ofizialak ateratzeko aukera dago, deialdi itxian.

  • Tarifa bereziak: langabetu, ikasle, guraso, merkatari/ostalari, enplegatu eta 65 urtetik gorakoek % 50eko deskontua izango dute matrikulan.
  • Euskara Bonoa: Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza berria. Galdetu baldintzez Udal Euskaltegian.
  • Ikasturte bukaeran, ordaindutakoa berreskuratzeko aukera egongo da.

HABE azterketak

Azterketetarako matrikula epea zabalik dago irailaren 7tik 13ra.

Zatoz eta galdetu!

EPEA

Irailaren 1etik 25era

BULEGO
ORDUTEGIA

08:00- 14:30  // 16:30 - 19:00

LEKUA

Udal Euskaltegia

Bista Eder - 10 (PORTALEA) 2. pisua.

943 700912 / 688 698 566

euskaltegia@eibar.eus