Aisialdiko Begirale 26/27 ikastaroa Debabarrenean
2026/09/02
Ikastaroa euskaraz izango da, eta ikasleek 18 urte izan beharko dituzte atal teorikoa amaitzen denerako, hau da, 2027ko ekainaren 30erako. Ikastaroa bukatzen dutenek Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale” titulu ofiziala eskuratuko dute.
Hona hemen ikastaroaren xehetasunak:
- Iraupena: ikastaroaren atal teorikoa urrian hasi eta maiatzean bukatuko da. Jarraian bi tutoretza saio izango dira.
- Atal teorikoa (150 ordu) era praktikoan gauzatuko da. Ikastaroan, gainera, asteburu osoko hiru irteera egingo dira.
- Praktikak: boluntario gisa bete beharreko 160 aisialdi-ordu izango dira.
- Ordutegia: Larunbatetan 9:30-18:30 (1:15 bazkaltzeko).
- Asteburu osoko hiru irteera: Larunbateko 10:00etatik igandeko 15:00etara.
- Lekua: larunbatetako saioak Debabarreneko bi herritan izango dira (izen-ematearen arabera).
- Prezioa: ikastaroaren prezioa 300 €-koa izango da, da baina Debabarrenean erroldatuta daudenek matrikularen erdia ordainduko dute soilik, 150 €.
- Izen-ematea: labur.eus/debabarrenabegirale26
- Informazio gehiago: 943 744366
- Izena emateko azken eguna: irailak 18