XIV. Juan San Martin bekaren deialdia aurkeztu da

XIV. Juan San Martin bekaren deialdia aurkeztu da

Mari Karmen Menika, UEUko ordezkaria; Patxi Lejardi, Eibarko Udaleko Euskara eta Kultur zinegotzia; eta Oier San Martin, Juan San Martin familiaren ordezkaria.

2019/09/12

Aurtengo deialdian landuko den ikerketa esparrua historia izango da. Beka 9.000 eurokoa da, eta Eibarko Udalak kaleratzen du UEUrekin lankidetzan. Eskaerak egiteko epea 2019ko urriaren 11ra arte egongo da zabalik.

Portaleko Kultur Etxeak XIV. Juan San Martin bekaren deialdia aurkezteko prentsaurrekoa hartu du gaur goizean. Bertan elkartu dira Eibarko Udaleko Euskara eta Kultur zinegotzi den Patxi Lejardi, UEUko ordezkari Mari Karmen Menika eta Juan San Martin familiaren ordezkaria, Oier San Martin.

Bekaren helburua da euskarazko ikerketa sutatzea da eta Juan San Martin eibartar ikerlaria omentzea. Aurtengo deialdian bekaren gaia historia izango da.

Bekara aurkeztu nahi dutenek eskaera eta dokumentazioa 2019ko urriaren 11ra arte aurkeztu beharko dute PEGORAn (Herritarren zerbitzurako bulegoan) edo elektronikoki www.eibar.eus udal webgunean.

Informazio osoa eta dokumentazioa ikusteko sakatu HEMEN.

Juan San Martin bekaren ibilbidea

Juan San Martin beka 2001 urtean jarri zen abian Eibarko Udalaren eta Udako Euskal Unibertsitatearen arteko lankidetzan.

Lantzen diren ikerketa esparruak Juan San Martinek bere bizitzan zehar landutakoak dira.

Aurtengoa argitaratzen den 14. deialdia da. Urte hauetan guztietan 70 lagun aurkeztu dira deialdiotara. Beka 9.000 eurokoa da eta sari hori 11 lagunek jaso dute. Bi deialditan gelditu dira bekak esleitu gabe: 2008an, epaimahaiak nahikoa mailarik ez zuelako ikusi proposamenetan; eta 2017an, eskaerek ez zituztelako beka eskatzeko baldintzak betetzen. Bestalde, 2011n lana ez zen amaitu, ikerlariak bekari uko egin baitzion.

Emandako beka horietako 10 lan bukatuta daude eta horietatik 7 argitaratuta.

Argitaratutako lan guztiak Eibarko Juan San Martin Udal liburutegian daude eskuragarri.

Honako hauek dira orain arte eskaini eta landu diren gaiak eta irabazleak:

2001ean

  • Antropologia eta Filologia
  • Patxi Salaberri Zaraitegi.
  • Euskal deiturategia: patronimia. (ISBN: 978-84-8438-039-4; 2003) 

2002an

  • Artearen historia eta Historia
  • Gotzon Iparragirre Burgoa
  • Liberalismoa Eibarren XIX. mendean. (Debarroko oasi liberala; 978-84-8438-171-6; 2008) 

2003an

  • Botanika eta Mendizaletasuna
  • Aitor Gerenabarrena Osa, Asier Arregi Hernandez eta Imanol Manterola Agirrezabala
  • Debabarreneko landaredia ibilbideen bitartez.

2004an

  • Kazetaritza eta Literatura
  • Idurre alonso Amezua
  • Euskal literatur sistema eta hierarkizazio prozesuak irakaskuntzan (Erdigune literarioak irakaskuntzan. 978-84-9860-328-6; 2013). 

2005ean

  • Zuzenbidea eta Filosofia
  • Joxe Azurmendi Otaegi
  • Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua.(ISBN: 978-84-8438-099-3; 2007) 

2006an

  • Linguistika eta toponimia
  • Maia Duguine Haristoy
  • Argumentu isilen tipologiatik orotariko teoriara (Argumentu isilak eta hizkuntza aldakortasuna. ISBN: 978-84-8438-329-1; 2010) 

2007an

  • Antropologia eta Arkeologia
  • Aitzol Loiola Idiakez
  • Gaztedia Eibar herriaren giza eraikuntza-eraldakuntzan

2008an

  • Artea eta Mendizaletasuna
  • Hutsik geratu zen.

2009an

  • Artea
  • Javier Muñoz
  • Euskal Herriaren eraikuntza gerra ostean: Eibarko herriaren berreraikuntza (Edizio digitala; ISBN: 978-84-695-8668-6)

2011n

  • Mendizaletasuna
  • Haritz Monreal Zarraonandia
  • Mendizaleen literatura: narratiba biografikoaren azterketa konparatiboa
  • Ez zuen lana burutu eta bekari uko egin zion.

2013an

  • Kazetaritza
  • Maialen Odriozola Martija
  • “EIBAR.ORG BLOG KOMUNITATEA: HURBILKETA BAT ATARIAREN ANALISIAREN BIDETIK
  • Lana aurkeztua eta ontzat emana.

2015ean

  • Etnologia
  • Jozu Ozaita eta Jaime Altuna
  • “Halloween edo Animen Gauaren ospakizunen inguruan Euskal Herrian eman den bilakaera eta partaideen diskurtso, bizipen eta praktiken azterketa”
  • Itzalitako kalabazen berpiztea (ISBN: 978-84-8438-651-3)

2017an

  • Arkeologia
  • Hutsik geratu zen