Umeen Eskubideen Nazioarteko Eguna: interesgunea Liburutegian

2023/11/16

Azaroaren 20an Umeen Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Ume askok ez dituzte oinarrizko eskubideak bermatuta.

Munduko egun honek gogorarazten digu haur guztiek dutela osasunerako, hezkuntzarako eta babeserako eskubidea, jaio diren munduko lekua edozen dela ere.

Gaur egun Palestinako umeek pairatzen ari diren egoera ankerra ekarri nahi dugu batez ere gogora. Beraiei dedikatzen diegu interesgune hau.