UEUn egindako ikastaroetarako dirulaguntza eskaerak egiteko epea zabalik
2020/07/28
Eibarko Udalak dirulaguntza deialdia kaleratu du aurten ere Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eskainitako ikastaroak egin dituzten eibartarrentzat. Baldintzak beteta matrikula kostoaren %50 itzuliko zaio eskatzaileari.
Diru-laguntza eskaera egiteko azken eguna irailaren 30a izango da.
Eskaerak bi modutan aurkeztu daitezke:
- Presentzialki, Pegoran (Herritarren Zerbitzurako Bulegoan). Udaletxeko beheko solairuan (Untzaga plaza 1.)
- Elektronikoki, udal webgunetik: www.eibar.eus. Tramitea elektronikoki egiteko ziurtagiri digital bat (B@K-Q, NAN elektronikoa, izenpe txartela…) edukitzea beharrezkoa da.
Diru-laguntza eskatzeko Eibarren erroldatuta egon behar da eta ikastaroan gutxienez %85eko asistentzia ziurtatu behar da.
Deialdi honetan 2019ko irailaren 1etik 2020ko uztailaren 31 bitartean egindako ikastaroak lagunduko dira.
Informazio osoa HEMEN.