Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eskaintzen dituen ikastaroetarako dirulaguntzak (2023)

Deskribapena: Udako Euskal Unibertsitateak 2022ko irailaren 1etik 2023ko uztailaren 31ra bitartean eskainitako ikastaroak egiten dituztenei zuzendutako dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: 2022ko irailaren 1etik 2023ko uztailaren 31ra Udako Euskal Unibertsitateak eskainitako ikastaroetan matrikulatuta egon diren eta honako baldintza hauek betetzen dituztenek jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak beti ere DLOren 13. artikuluko debekuren baten eraginpean ez badaude:

  • UEUk Eibartik kanpo ematen dituen Udako Ikastaroak:
    • Langabetua ala ikaslea izatea.
    • Eibarren erroldatuta egotea.
    • Gutxienez, %85eko asistentzia betetzea.
  • UEUk Markeskoa ikastetxe nagusian eskainitako ikastaroak:
    • Eibarren erroldatuta egotea.
    • Gutxienez, %85eko asistentzia betetzea.

 

Eskaera egiteko epea: 2023ko ekainaren 8tik urriaren 2ra (biak barne).

Dirulaguntzaren zenbatekoa: matrikula kostoaren %50a da.

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: elektronikoki bete behar den formularioari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

  • Eskaera egin duen pertsonaren NANa edo horren baliokide den agiri bat.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
  • Frogagiria, eskatzaileak duen banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duen pertsonaren identitatearekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Udako Euskal Unibertsitatearen ziurtagiri originala, ikastaroan gutxienez % 85eko asistentzia izana egiaztatuko duena.
  • Matrikularen ordainketaren frogagiria.
  • Udako Euskal Unibertsitateak Eibartik kanpo ematen dituen ikastaroen kasuan, eskatzailea langabetua ala ikaslea dela frogatzen duen agiria.
  • Dirulaguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako dirulaguntza eskabideen zerrenda, edo, hala balegoke, jasotako dirulaguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta; horrela, ez da bikoiztasunik gertatuko dirulaguntzak ematean eta baliabideen esleipena modurik egokienean izatea ahalbidetuko da.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Euskara saila.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, sei hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/700114

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa: ez da ordainketarik aurreratuko. Onuradunaren aldeko betebeharra aitortu eta ordaindu ahal izateko, derrigorrezko baldintza izango da zuribidea edo justifikazioa deialdian aurreikusitako moduan eta bertan adierazitako baldintzetan aurkeztea eta zuribidea Dirulaguntzen Lege Orokorraren Erregelamenduko 84. artikuluak ezartzen duen eran egiaztatzea.

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2023: Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eskaintzen dituen ikastaroetarako dirulaguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 267 KB)
Titularra-Kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 66 KB)
Nabigazioa