Udan gaztetan. SURF. Onartuen zerrendak

Eibarko Udalak udaleku irekia antolatu du derrigorrezko bigarren hezkuntzako nerabeentzat. Surf ikastaroan eta jolasetan parte hartzeko zozketa egin behar izan da.
51 nerabek izena eman dute Eibarko udalak antolatu duen Gaztetan Udan surf programan. Lehenengo txandarako 25 aurre izen emate jaso dira eta bigarren txandarako 26. Maiatzaren 27an goizeko 10:00etan zozketa burutu da. Ondorengo estekan ikus ditzakezu parte hartzeko aukera izango duten nerabeen izen abizenak.
1. txanda EKAINAREN 27tik UZTAILAREN 1era
Behin betiko matrikula eta bilera informatiboa: ekainaren 15ean, Guraso bilerak: (Txanda 1- 17:00etan / 2 Txanda-17:30ean)
(Aurrematrikula eginda dutenentzat bakarrik)
Non: Indianokua gaztelekuan
Behin betiko matrikula egiteko 3 dokumentu aurkeztu behar dira:
1.- Udalekua ordaindu izanaren ordainagiria. Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.
2.- Haurraren OSAKIDETZAren txartelaren fotokopia.
3.- Matrikula orria. Gaztetan udan SURF
Prezioa: 75 € nerabe bakoitzak. Neba-arrebak: 65 € bakoitzeko.