Eibarko Udala

Udan gaztetan. SURF

2023/05/10
SURF 2023

Eibarko Udalak derrigorrezko bigarren hezkuntzako nerabeentzat, Deban egingo den SURFeko udaleku ireki bat antolatu du.

DBHko ikasleei zuzendua dagoen Surf ikastaroa eta jolasak antolatu ditu Eibarko Udalak. Deban egingo da.

EPEZ KANPOKO AURREMATRIKULAK EZ DIRA ONARTUKO. Udalekuetan parte hartzeko EZINBESTEKOA DA aurrematrikula epearen barruan egitea.

Izena emateko bi aukera ezberdin daude:

1.- Bakarka: pertsona bakoitzak bere aurrematrikula bete beharko du eta zozketarako zenbaki bat izango du.

2.- Binaka: bi lagunek elkarrekin izena eman ahal dute. Bakoitzak bere aurrematrikula egin behar du eta taldekidearen izena jarri. EZ SORTU LAGUN TALDERIK edo KATERIK, HAINBAT NERABEREN ARTEAN 3 edo 4 LAGUN KATEATUZ. Kate hauek desegingo dira eta nerabeak indibidualki joango baitira ZOZKETARA.

Izen-ematea binaka egiten dutenen kasuan, bi izenak zenbaki bakarrarekin sartuko dira zozketan (bietatik alfabetikoki aurrenen dagoen abizena sartuko da zozketan); zozketaren arabera, biek plaza lortuko dute edo batek ere ez.

Bi txanda egongo dira:

  1. txanda: uztailaren 3tik 7ra
  2. txanda: uztailaren 10etik 14ra

Ordutegia: 9:00etatik -14:00etara.

Debara garraio publikoan joango dira, trenez. Goizeko 9:10eko trenean joan eta eguerdiko 13:40an bueltatuko dira.

Prezioa: 75 € nerabe bakoitzak. Neba-arrebak: 65 € bakoitzeko.

Aurrematrikula: maiatzaren 15etik 22ra, Internet bidez:

https://formularioak.eibar.eus/eu/surf2023

Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero, plazak zozketatuko ditugu. Zozketa maiatzaren 26an, goizeko 10:00etan Kultura saileko bulegoan.

Behin betiko matrikula eta bilera informatiboa: ekainak 14 (1. txanda 17:00etan / 2. txanda 17:30ean)

(Aurrematrikula eginda dutenentzat bakarrik)

Non: Indianokua gaztelekuan