Eibarko Udala

Udan gaztetan. Akanpada Urdaibain

2023/05/10
Urdaibai 2023

Eibarko Udalak derrigorrezko bigarren hezkuntzako nerabeentzat, Urdaibain 5 eguneko akanpada antolatu du.

DBHko ikasleei zuzendua dagoen akanpada antolatu du Eibarko Udalak. 5 eguneko akanpada Urdaibain izango da eta hainbat ekimenez osaturik dago, Paddel SUP, piragua, hondartza, mendi ibilaldiak,... Akanpada uztailaren 17tik 21era da.

Aurrematrikula: maiatzaren 15etik 22ra, Internet bidez: https://formularioak.eibar.eus/eu/urdaibai2023

Behin betiko matrikula eta bilera informatiboa: ekainaren 21ean, arratsaldeko 5etan (Aurrematrikula eginda dutenentzat bakarrik)

Non: Indianokua gaztelekua

Prezioa: 75 € ume bakoitzak. Neba-arrebak: 65€ bakoitzeko.

Zozketa egin beharko balitz, maiatzaren 26an goizeko 10:00etan Kultura Saileko bulegoetan egingo litzateke.

Oharrak:

  • Urdaibaiko akanpadarako ditugun plazak baino eskaera gehiago jasoz gero, plazak zozketatuko dira.
  • Hirunaka edo launaka izena emateko aukera dago.
  • Kanping-denda, janaria eta sukaldeko tresnak partaideek eraman behar dituzte.