Eibarko Udala

Udaleku irekietan haur guztiak onartuak izan dira

2023/05/16
Udaleku irekiak 2023

Eibarko udalak antolatzen dituen udaleku irekietan (Udan jolasean, Oporrak afariketan, Umiak Firin Faran eta Firin Faran) izena eman duten haur guztiak onartuak izan dira.

Eibarko Udalak udara begira antolatzen dituen udaleku irekien lau programetan izena emateko epea amaitu da. Epearen barruan izena eman duten haur guztiek izango dute lekua aukeratutako txandan, "Oporrak afariketan", "Uda jolasean", "Firin Faran" eta "Umiak Firin Faran" programetan ondo baino hobeto pasatzeko.

"Oporrak afariketan" programan 567 haurrek eman dute izena, "Udan jolasean" programan 93k, "Umiak Firin Faran"-en 27k eta "Firin Faran" udalekuan 94 haurrek.

Horrela, onartuak izan diren haur guztiek behin betiko izen ematea egin beharko dute, presentzialki, Indianokua gaztelekuan, ekainaren 5etik 9ra bitartean, 9:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara.

Behin betiko matrikula burutzeko hiru dokumentu aurkeztu behar dira:

1.- Udalekua ordaindu izanaren ordainagiria. Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.

2.- Haurraren OSAKIDETZAren txartelaren fotokopia.

3.- Matrikula orria. Udan jolasean ; Oporrak afariketan ; Firin Faran ; Umiak Firin faran

Prezioak:

Udan jolasean:

  • 3 asteko udalekua: 60€ umeko.
  • 2 asteko udalekua: 40€ umeko.
  • Neba-arrebak izanez gero, kontsultatu foiletoan azaltzen den tasen taula.

Oporrak afariketan

  • 3 asteko udalekua: 90€ umeko.
  • 2 asteko udalekua: 60€ umeko.
  • Neba-arrebak izanez gero, kontsultatu foiletoan azaltzen den tasen taula.

Umiak Frin Faran:

  • 40€ umeko.
  • Neba-arrebak izanez gero, kontsultatu foiletoan azaltzen den tasen taula.

Firin Faran:

  • 60€ umeko.
  • Neba-arrebak izanez gero, kontsultatu foiletoan azaltzen den tasen taula.

Arazo ekonomikoak dituzten familien kasuan, matrikularen prezioa 20€-koa izangoa da programa guztietan, baina DBL edo DBE jasotzen dutela ziurtatzen duen agiria aurkeztu beharko dute.

Gurasoentzat bilera presentzialik ez da egongo.