Udal liburutegiak 2022. urteko memoria aurkeztu du

2023/02/17

2022an ohiko jarduerara itzuli da pandemiaren ondoren, memoriako informazioak erakusten duen moduan.

Liburutegiak 2022. urteko memoria aurkeztu du. 2022an ohiko jarduerara itzuli da pandemiaren ondoren, memoriako informazioak erakusten duen moduan.

Datu interesgarrietako bat da irakurketa sustatzeko egiten diren jardueretan 2.697 pertsonak parte hartu dutela urtean zehar, 2021ean baino 782 gehiagok. Guztira 261 saio antolatu dira, aurreko urtean baino 70 gehiago.

Jarduera horietako batzuk dira “Zapatuko ipuina”, irakurketa-klubak (helduentzat zein haurrentzat), hitzaldiak eta liburu-aurkezpenak eta erakusketa didaktikoak, batzuk aipatzearren.

2022an 96.246 bisitari izan ditugu, 316 egunean (+ % 22,00).

Bestalde, liburutegiko bazkideak 11.817 izan ziren, hau da, Eibarko biztanleen % 43,24. Liburutegiko komunitatea 494 bazkidetan hazi zen 2022an.

Irakurle aktiboen kopuruan ere gora egin dugu: 3.682 izan dira guztira. Horrela deitzen diegu Eibarren txartela egin eta urtean zehar mailegu-zerbitzua gutxienez behin erabili dutenei.

Funtsa 89.182 dokumentuk osatzen dute, hau da, 3,26 dokumentu biztanleko. Funts horretan, liburuak ez ezik, DVDak, diskoak eta aldizkariak ere badaude.

Katalogoarekiko interesa ere azpimarratzekoa da. Kontsultak 11.078 izan dira, eta web orrian ere islatzen da katalogoaren kontsultak interesa pizten duela.

2022an 30.610 mailegu egin ziren, 101 egunean; 2021ean, aldiz, 107. Gure helburua hori mantentzea da, joera orokorra behera egitea baita.

Liburutegien arteko maileguak ere gora egin du. Zerbitzu honen bidez, gure katalogoan ez dauden baina sareko beste liburutegi batzuetan dauden liburuak ekartzen dizkiogu interesdunari. Eta alderantziz, gure liburuak beste liburutegi batzuetara ere joaten dira, liburutegien erabiltzaileek eskatuta. Beste liburutegi batzuetara 1.891 liburu bidali dira eta 1.596 dira eskatu ditugunak. Halaber, 543 liburu ekarri dira irakurketa-klubetarako Eibarren.

Mailegu digitalei dagokienez, Eibarko 874 lagunek eLiburutegiko 1.866 liburu deskargatu dituzte.

Memoriaren laburpena bideo honetan: