Telmo Esnalen “Dantza” filmaren aurkezpena abenduaren 26an Coliseo antzokian
2018/12/21

Pelikula horretan parte hartu dute KEZKA Dantza Taldeko hainbat dantzarik eta hiriburuetako zineetan abenduaren 21ean estreinatuko bada ere, Eibarrera datorren astean iritsiko da, eta abenduaren 26an egingo da aurkezpen-estreinaldia Coliseo antzokian, 20:30ean. Aurkezpenean izango dira Telmo Esnal zuzendaria eta Juan Antonio Urbeltz koreografoa, eta pelikulan parte hartu duten KEZKA Dantza Taldeko dantzariak.