San Andres XXVIII. Bakailao lehiaketa

2021/11/08

Eibarko Udalak XXVIII. Bakailao lehiaketa antolatu du, Alkorta Anaiak, Solera Eibarresa, Urzante olioak eta Inoxibar laguntzarekin.

Eibarren dauden elkarteek, beste herrialde batzuetako etxeek edota lagun-taldeek har dezakete parte lehiaketa honetan. Talde bakoitza bi lagunek osatuko dute; baina sukaldari zaletuak izan behar dute, eta ez profesionalak edo hortaz bizi direnak. Bikoteko kide batek Eibarren erroldatuta egon behar du.

Izena emateko epea 2021eko azaroaren 8ean hasiko da eta azaroaren 16an amaituko da.

Lehiaketan parte hartzeko bikote bakoitzak formularioa bete behar du (Klikatu estekan formulario betetzeko):

Gehien jota 50 bikote. Izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko partehartzaile-kopurutik gorakoa bada, aukeraketa zozketa bidez egingo da Udaletxeko Pleno Aretoan azaroaren 18an, 11:00etan.

Oinarriak kontsultatu nahi badituzu bertan klikatu.

Informazio guztia esteka honetan

Animatu! Primeran pasako dugu!