Irakurtzen ikasteko liburuak: interesgunea eta gida
2023/09/12

Ikasturte honetan irakurtzen ikasiko duten haurrentzako lagungarri izan daitezkeen liburuak
Urtero bezala, ikasturte honetan irakurtzen ikasiko duten haurrentzako lagungarri izan daitezkeen liburuak atera ditugu apaletatik eta interesgune batean jarri ditugu.
Haur Hezkuntzako etapa amaitu da eta Lehen Hezkuntzan irakurtzen ikastea tokatzen da. Letra larriek trazu gutxiago dituzte eta horrek idazkera eta irakurketa errazten du. Gainera, errazago bereizten dira letrak.
Hori dela eta, interesgunetik aparte, hainbeste eskatzen diren liburuen gida ere prestatu dugu.