Indianokua gaztelekuan irekiera
2016/09/07
Datorren irailaren 9an Indianokua gaztelekua berriz ere irekiko da ekintza berri eta mordo bat burutzeko asmoz.
Irailaren 9an, Indianokua gaztelekuak ateak irekiko ditu udako oporrak atzean laga eta gero. Datorren asteburu luze honetarako hurrengo ordutegia izango du:
Ostirala 9, 16:30-21:00 ; Larunbata 10, 17:00-21:00 eta igandea 11, 17:00-20:30.
Animatu zaitez eta gerturatu zaitez gaztelekura, primeran pasako duzu eta!