Gerra Zibileko gerra-frontearen ibilbide historikoa

Maiatzetik aurrera Gerra Fronteko bisita gidatuen eskantza hasiko da. Bisita gidatuak hilabetean behin izango dira data hauetan: maiatzak 10 (euskaraz), ekainak 1 (gazteleraz), uztailak 6 (euskaraz), irailak 14 (gazteleraz), urriak 5 (euskaraz), azaroak 2 (gazteleraz) eta abenduak 14 (euskaraz).
Esan bezala, maiatzean Gerrako Fronteko bisita gidatuen lehen saioa izango da. Mendi ibilbidea izango da.
Eguna: Maiatzak 10, larunbata
Ordutegia: 12:00-14:00
Hizkuntza: Euskara
Tokia: Gerra Zibileko Interpretazio Zentroa. Arrate
Izen-ematea: Maiatzaren 1etik 7ra (biak barne) formularioa beteta
https://formularioak.eibar.eus/eu/gerrakofronteamaiatzak10
Gerra Zibileko Interpretazio Zentroa igandero egongo da zabalik, 11:30etik 13:30era. Maiatzaren 11n izan ezik, zentroa maiatzaren 10ean zabalduko baita 10:00etatik 12:00etara.
Oraingoan web gunera zuzenean esteka honen bitartez sartu zatezke: https://www.gerrazibilaeibarren.eus