Eibarko Udala

BIO tailerra

2026/03/13
Bio tailerra 2026-01

Eibarko udalak LH 3-, 4. eta 5. mailako haurrentzat kaosari buruzko tailerra antolatu du. Hiru jarduera ezberdin egingo dira, BIO moda, BIO artea eta BIO arkitektura hain zuzen ere. Martxoaren 16an zabalduko da aurrematrikula-epea eta martxoaren 29 arte egongo da irekita.

BIO tailerraren datak hauek dira:

  • Apirilak 18, 25 eta maiatzak 2. Portaleko 3.solairuan

Enpresa: ADARABAR

Ordutegia: 17:00-19:00.

Prezioa: 9€

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da martxoren 16tik 29ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/biotailerra2026

Aurrematrikula egiteko epea amaitutakoan behin-behineko zerrenda lortuko da eta taldearen kudeaketa egingo da. Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), 2026ko martxoaren 30ean.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: martxoaren 31n 10:00etan. Zozketaren emaitza apirilaren 1ean eguerdiko 12:00etan argitaratuko da.

Zozketako arauak eta oinarriak kontsultatzeko klikatu hemen

Behin betiko zerrendetan dauden ikasleek matrikula-orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko