Eibarko Udala

Aste Santuko opor garaiko jarduerak 2026-01

2026/03/09
Aste Santua 2026-01

Eibarko Udalak Aste Santuko opor garairako hainbat tailer antolatu ditu. Martxoaren 13an zabalduko da aurrematrikula-epea 4 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan izena emateko. Aurrematrikula online egin behar da.

HH (2020an eta 2021ean jaiotakoak). Jazinto Olabe eta Errebalen 2 txanda bakoitzean:

JAZINTO OLABEKO LUDOTEKA:

  • 1 txanda: martxoak 30, 31 eta apirilak 1Ordutegia: 09:30-13:30.
  • 2 txanda: apirilak 7, 8, 9 eta 10Ordutegia: 09:30-13:30.

ERREBAL PLAZIA:

  • 1 txanda: martxoak 30, 31 eta apirilak 1Ordutegia: 09:30-13:30.
  • 2 txanda: apirilak 7, 8, 9 eta 10Ordutegia: 09:30-13:30.

LH1 eta 2. "PORTALEAN AISIALDIA". Portalean 3. solairuan. 2 txanda:

  • 1 txanda: martxoak 30, 31 eta apirilak 1Ordutegia: 09:30-13:30.
  • 2 txanda: apirilak 7, 8, 9 eta 10Ordutegia: 09:30-13:30.

Tailerren prezioak:

2020, 2021ean jaiotako LH 1 eta LH 2ko ikasleentzat:

1. martxoak 30, 31 eta apirilak 1: 15€

2. Apirilak 7, 8, 9 eta 10: 20€

    Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da martxoaren 13tik 22ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan: https://formularioak.eibar.eus/eu/astesantukotailerrak2026-01

    Aurrematrikula egiteko epea amaitutakoan behin-behineko zerrendak eskuratuko dira eta taldeen kudeaketa egingo da. Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web-orrian emango da (www.eibar.eus), martxoaren 23an.

    Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: martxoaren 24an 10:00etan. Zozketaren emaitza martxoaren 25ean eguerdiko 12:00etan argitaratuko da.

    Zozketako arauak eta oinarriak kontsultatzeko klikatu hemen

    Behin betiko zerrendetan dauden ikasleek matrikula-orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko