Gaztetan udalekuak 2024

Apirilaren 29tik maiatzaren 6ra bitartean zabalik egongo da "Gaztetan Urdaibai", "Gaztetan Surf" eta "Gaztetan udalekuak" udalekuetan parte hartzeko izen-emate epea. DBHko ikasleek aukera paregabea izango dute ahaztu ezinezko udaldia pasatzeko.
"Gaztetan Urdaibai", "Gaztetan Udalekuak" eta "Gaztetan Surf" udalekuetan parte-hartzeko ezinbestekoa izango da datorren apirilaren 29tik maiatzaren 6ra bitartean izena ematea.
Hauek dira antolatutako txandak:
- Gaztetan SURF (Deban)
- 1. txanda: uztailaren 8tik 12ra
- 2. txanda: uztailaren 15etik 19ra
2. Gaztetan Urdaibai
- Uztailaren 15etik 19ra (5 eguneko akanpada).
3. Gaztetan Udalekuak (berria)
- Uztailaren 1etik 12ra. Egunero 09:00etatik 14:00etara.
Apirilaren 22-24 bitartean udalekuen diptikoak banatuko dira Eibarko eskola guztietan eta Eibarko Udaleko webgunean, www.eibar.eus/kultura, informazio guztia eskuragai izango duzue, aurrematrikularen esteka, matrikula orriak, prezioak, ...
Aurrematrikula Online egin beharko da apirilaren 29tik maiatzaren 6ra bitartean