Frankismoaren eragina Euskal Herrian. Oinarri ideologikoak, politikoak eta sozialak. Oposizioa eta barruko erresistentzia. Autarkia ekonomikoa. Nazioarteko politika

Horixe izango da Aritz Ipiña historialariak martxoaren 2an La Salle ikastetxean emango duen hitzaldia eta martxoaren 3an udaletxean; azkena, Aldatzeko ikasleentzat eta herriko jendearentzat.
Aritz Ipiña Bidaurrazaga EHU/UPVko irakasle laguntzailea da 2017az geroztik. Historian liizentziatua Deustuko Unibertsitatean (2006) eta Historia Garaikidean doktorea (2015) UPV/EHUn, La depuración de funcionarios y empleados públicos provinciales y municipales en Bizkaia durante la guerra civil y la dictadura franquista (1936-1976) tesiarekin.
Ikerketan dihardu 2012tik, “Biography & Parliament” taldean, batik bat frankismoaren errepresioari, ikerketa prosopografikoari eta Bizkaiko udal- eta foru- erakundeei dagozkien gaietan. Hiru liburu dauzka argitaratuta, eta beste 34 lan liburu-ataletan eta hainbat aldizkari espezializatutan, horietako asko frankismoaren ingurukoak.
La Salle eta Aldatze ikastetxeek proposatutako gaiaren inguruan arituko da ikerlaria. La Sallen bi saio emango ditu martxoaren 2an; eta martxoaren 3an udaletxean izango da goizeko 10etan, Aldatzeko ikasleentzako; baita bertaratu nahi duen edozein herritarrentzako ere. Hitzaldiak euskaraz izango dira.