Euskaraldiaren harira, hainbat bilera egingo dira Eibarren irailean

2018/09/14

Udako oporren aurretik Euskaraldiaren inguruko aurkezpen bi egin ziren: Eibarren, Euskaraldiaren enbaxadore izango den HAMAIKAKOA aurkeztu zen eta Deban, berriz, Debabarrenean Euskaraldia prestatzen elkarlanean diharduen taldea eman zen ezagutzera.

Oporretatik bueltan Euskaraldia gero eta gertuago dago, eta Eibarren zer egingo den jendeari azaltzeko asmoz, irailean hainbat bilera egingo dira, interesa duten guztientzat: lehen bilera irailaren 17an izango da,19:00etan …eta kitto! Euskara Elkarteanirailaren 18an, berriz, Armeria Eskolan (Areto Nagusian) izango da bilera, 19:00etan; irailaren 19an udaletxean (Pleno Aretoan), 19:00etan; eta azken bilera irailaren 20an egingo da, Portalean (Batzartokian, 1. pisuan), 19:00etan. Beraz, Eibarren zer egingo den jakin nahi baduzu etorri, eta zure ingurukoak ere animatu!

Ekimenaren inguruan prestatu diren bideoak ikusteko SAKATU HEMEN.

etiketak: Euskaraldia, Eibar, bilerak