Errebal ludoteka

2023/12/11

Urtarrilaren 8tik aurrera Errebal ludotekak Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitartean dauden haurrei ateak zabalduko dizkie.

Errebaleko ludotekaren zerbitzua erabili nahi baduzu izena emateko aukera izango duzu abenduaren 11tik 17ra bitartean.

Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailarako ikasleek 18:00etatik 19:30era izango dute zerbitzua.

Ludoteka astelehenetik ostiralera zabalik egongo da. 

AURRE MATRIKULA online egitea derrigorrezkoa da esteka honen bitartez: https://formularioak.eibar.eus/eu/erreballudoteka2023-2024
MATRIKULA DEFINITIBOA PRESENTZIALA: Indianokua gaztelekuan, abenduaren 18tik 19ra. 10:00- 13:00 eta 16:00-18:00

Ludoteka zurekin eraikitzea nahi dugu, etor zaitez frogatzera eta izena eman!