Errebal afariketan, Afariketan eta Jazinto Olabeko ludoteka

2022/09/29

Eibarko udalak antolatzen dituen Errebal afariketan, Afariketan eta Jazinto Olabeko ludotekan izena eman duten haur guztiak onartuak izan dira.

Amaitu da epea Eibarko Udalak ikasturte berriari begira antolatzen dituen hiru programetan izena emateko. Epearen barruan izena eman duten haur guztiek izango dute lekua aukeratutako espazioetan, "Errebal afariketan", "Afariketan" eta "Jazinto Olabeko ludoteka" programetan ondo baino hobeto pasatzeko.

Behin betiko izen ematea:

Errebal afariketan: urriaren 3tik 5era. 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Indianokua gaztelekuan

Afariketan:

  • urriak 3: 16:00etatik 18:00etara, Arrateko Andra Mari eta Amañako ludotekan (Tiburzio Anitua lehenengo torrearen azpean)
  • urriak 4 eta 5 : 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Indianokua gaztelekuan

Jazinto Olabeko ludoteka: urriaren 3tik 5era. 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Jazinto Olabeko ludotekan (Jazinto Olabe plaza. 2)

Behin betiko matrikula egiteko bi dokumentu aurkeztu behar dira:

1.- Udalekua ordaindu izanaren ordainagiria. Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.

2.- Matrikula orria. Errebal Afariketan ; Afariketan ; Jazinto Olabeko ludoteka

2022ko urtarrilaren 31n Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren edota Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren edota Gizarte Larrialdietarako Laguntzen titularra edota elikagaien-bankuaren programan sartuta bazaude, familia, tutore edo harrera familientzako laguntza jaso dezakezu. Matrikula orriarekin gizartekintzako sailera hurbildu eta bertan dirulaguntza honen baieztapena jaso behar duzu, behin betiko matrikula orria eramanez eta bertan Udaleko zigilua jasoaz.