Eibarko I. LiburuTuber lehiaketako irabazleak

LiburuTuber I. lehiaketaren irabazleak

LiburuTuber I. lehiaketaren irabazleak

2021/05/04

Baditugu udal liburutegiak antolatutako Eibarko I. LiburuTuber lehiaketako hiru irabazleen izenak. Lehen irakurleak: Julen Blasco; Irakurle aurreratuak: Eider Rojano eta Aner Murillo taldea eta Super irakurleak: Ander Sola.

Kategoria bakoitzeko irabazleari 75 euroko bonoa emango zaio Yraolagoitia liburudendan liburuak erosteko.

Lehiaketa benetan arrakastatsua izan da, guztira 27 ume eta gazte parte hartu dute eta 23 bideo jaso ditugu. Baditugu beraz irakurketa gomendiorik onenak, zuenak, ikusgai daude Liburutegiko YouTubeko kanalean eta hemen.

Eibarko Juan San Martin liburutegiak lehiaketa hau antolatu zuen Haur Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzeko eta ume eta gazteen artean ikus-entzunezkoen bidez irakurketa sustatzeko helburuarekin.

Parte hartzeko liburu bat aukeratu, bideo labur baten bidez liburu hori gomendatu eta ondoren Liburutegira bidali behar zen.

Zorionak parte hartzaile guztioi, mundialak zarete!