Eibarko Haurren Kontseilua

2022/09/09

Eibarko Udalak Haurren Kontseilua sortzeko izen-ematea irekiko du irailaren 12tik 30era bitartean. Udalerriko haurrek osatutako taldea izango da eta alkatetzaren aholkulari organo bezala lan egitea nahi da.

Haurren Kontseiluan parte hartzeko izen-ematea irailaren 12an irekiko da eta online bitartez egin beharko da:

Izen ematea: https://formularioak.eibar.eus/eu/haurkontseilua2022-2023

Gehienez 14 lagunek osatuko dute eta bertan parte hartzeko urtebeteko konpromisoa hartu beharko dute. LHko 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta dago, Haur Kontseiluak urritik maiatzerako egutegia izango du eta hilean behin bilduko dira, hileko lehenengo ostegunean hain zuzen ere.

Ordutegia: 18:15etik – 19:30era.

Tokia: Errebal Plazan

2 dinamizatzaileren laguntzaz saioen deialdiak, prestaketa, dinamikak eta erregistroa gauzatuko dira.

2022-2023 ikasturtea hasten denean, irailaren 12tik aurrera, herriko ikastetxe guztietan eman beharreko azalpen guztiak zuzen-zuzenean emango dizkiegu LH 5 eta 6-ko ikasleei.

Haurren Kontseiluaren funtzioak hauek izango dira:

  • Herriarentzat proposamenak eta proiektuak garatzea.
  • Haurren Kontseiluari helarazten zaizkion eskakizunak entzun, landu eta eztabaidatzea.