Bularretik Mintzora: gurasoentzako hitzaldi zikloa

2017/01/27

Bularretik Mintzora, irakurtzeko zaletasuna sustatzen duen egitasmo handi bat da, Euskal Autonomia Erkidegoan herriz herri ari da zabaltzen Biblioteken ekimenaren bitartez, herri bakoitzeko ikastetxe eta etxeetako bideak irekiz.

Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte literatura Elkarteak sortu zuen eta koordinatzen ditu egitasmo honen ekintza guztiak. Lan-talde profesional batek bideratzen du ekimen osoa. Irizpideak eta materialak banatzen ditu horretarako eta formazio aukerak eskaintzen ditu

Eibarko ia ikastetxe guztietan jarri da martxan ikasturte honetan eta orain gurasoen txanda da.

Hori dela eta, Eibarko Udalaren bitartez bi hitzaldiz osatutako Gurasoontzako Tailer bat eskaini nahi dizuegu, gaian adituak diren profesionalen eskutik.

Haur Literatura gizakiaren sorreran eta gizartearen garapenean lehen komunikazio tresna den neurrian, haren garrantziaz jabetzeko eta irakurketa ohiturak etxean sustatzeko familientzako formazioa da eskaini nahi dizueguna.

HITZALDI ZIKLOA

Otsailak 28, asteartea, 18:00-20:00 PORTALEko Areto Nagusian

  • Haur Literatura ezaguera guztien oinarrian I. Hizlariak: Juan Kruz Igerabide eta  Itziar Zubizarreta. Haur Literaturari buruzkoa, non Literatura unibertsalaren eta gurearen ikuspegi bat lantzen den, eta euskal haur literaturako poesia, kanta, joko eta abarren tradiziozko ereduak ere erakutsiko zaizkizuen

Martxoak 1, asteazkena, 18:00-20:00 PORTALEko Areto Nagusian

  • Haur Literaturaren garrantzia haurraren garapenean I. Hizlaria: Juan Carlos Alonso. Haur Literaturak haurraren garapen emozional, intelektual eta afektiboan duen garrantziaz jabetzeko hitzaldia.

Izena emateko azken eguna otsailaren 19a.  Hainbat bide dituzue:

1)     Ikastetxean, umearen andereño/maisuari esan.

2)     Udal liburutegiko mostradorean.

3)     Telefonoz: 943708437.

4)     E-posta: liburutegia@eibar.eus