Bakailao lehiaketak

2022/11/07

Azaroaren 20an, igandea, Errebal Plazian XVIII. Eskola arteko bakailao lehiaketa izango da, 10:30ean. Bestalde, azaroaren 27an, Untzaga Plazan, San Andres XXIX. Bakailao Lehiaketa egingo da, 11:00etan.

Azaroaren 20an, XVIII. Eskola arteko bakailao lehiaketa izango da. Oraingo honetan, Eibarko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako, Eibar BHIko, Aldatzeko eta La Salle Azitaingo ikasleak elkartuko dira Errebal Plazian, 10:30etatik aurrera. DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleek sari gisa bikotearentzat 200€ kirol materialean gastatzeko izango dute, garaikurra, eta ikastetxerik onenaren saria banatuko da. Izen-emateak formulario bidez egin beharko dira.

Bestalde, azaroaren 27an, San Andres XXIX. Bakailao Lehiaketa egingo da Untzaga Plazan, 11:00etan. Bertan parte hartu ahal izango dute sozietateek, eskualdeetako etxeek eta Eibarren bizi diren koadrilek. Lehiaketa horretan parte hartzeko izena emateko epea azaroaren 7tik 14ra egongo da zabalik. Izen emateak modu elektronikoan egin ahal izango dira, web orri honetan gaitutako formulario baten bidez.

Oraingoan, hiru sari banatuko dira. Bikote irabazleak garaikurra, txapela, 300 euro eta Alkorta Anaiak, Aceites Urzante eta Solera Eibarresaren produktuen sorta bat eskuratuko ditu. Bigarren sariak garaikur bat, 200 euro, eta Alkorta Anaiak, Aceites Urzante eta Solera Eibarresaren produktuen sorta bat ditu. Hirugarren eta azken saria 100 eurokoa izango da, eta Solera Eibarresa eta Aceites Urzanteren produktu-sorta bat.