Azaroaren 30ean bukatuko da Mercedes Kareaga Bekaren lanak aurkezteko epea
Azaroaren 30erako aurkeztu behar den proiektuak, gehienez ere, 15 orrialde izango ditu. Bertan, puntu hauek azalduko dira: lana nola burutuko den; aurrekariak eta gaiaren gaur egungo egoera; ikertzailearen edo ikerketa-taldearen aurreko esperientzia; helburuak; materialak, baliabideak eta lan-metodologia; lana garatzeko kronograma; aurreikusitako emaitzak eta horien interesa, eta bestelako finantzabiderik dagoen, horrelakorik balego.
Ikerlariek 20 hilabeteko epea izango dute lana amaitzeko, eta denbora tarte horretan lau txosten aurkeztuko dituzte, UPV/EHUk eta Eibarko Udalak osatutako batzorde mistoak lanaren jarraipena egin ahal dezan.
Oinarri guztiak eta eskaera-orriak udalaren web-gunean daude eskuragarri.
Ekimen hau herriko historiaren hutsune bat betetzera dator, gai hau orain arte gutxi aztertu baita, eta interesgarria da Eibarko hezkuntza sistemaren oinarriak zeintzuk izan ziren jakiteko.