Eibarko Udala
Armagintzaren Museoa

Armagintza Museoak 2024ko Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatuko ditu

2024/10/10
Artxiboko irudia. Armagintzaren Museoa.
Artxiboko irudia. Armagintzaren Museoa.
Horretarako, urriaren 19an, bisita gidatu bat egingo da Museoan.

Eibarko Armagintza Museoak bat egingo du 2024ko Ondarearen Europako Jardunaldiekin. Aurtengo leloa, Kultur bideak, ibilbide, sare eta konexioen ondarean dago oinarrituta. Jardunaldi hauek nabarmendu nahi dute  trukeek eragin handia izan dutela eta izaten jarraitzen dutela Gipuzkoako ibilbide kulturalean. Horrela, ondarea, ibilbide honetan zehar sustatzeaz gain, prozesu horren sinbolo eta irudikapen bihurtzen da.

Urriaren 19an,  bisita gidatu bat egingo da Museoan, Eibarko sare eta konexio historikoetan zentratuko dena. Parte-hartzaileek herriaren bilakaera ezagutu ahal izango dute truke komertzial, industrial, sozial eta teknologikoz betetako ibilbide baten bidez. Hain zuzen Eibarko garapena eta herriarekin tratua izan duten komunitateena markatu duten trukeak. Bisitak infografia bat izango du, berariaz diseinatua, eta kontakizun historikoaren euskarri bisuala izango dena.

Bi bisita gidatu egingo dira: bata, euskaraz, 17:00etan; bestea, gaztelaniaz, 18:30ean.  Aukera paregabea izango da Eibarko ondarea ideien eta baliabideen joan-etorri etengabearen bidez nola eratu den ezagutzeko. Izen-emateak eta informazio gehiagorako, 943-708446 telefonora deitu edo museoa@eibar.eus helbide elektronikora idatzi.