Antzerki laborategia 2023-01

2023/01/18

Eibarko Udalak "Antzerki laborategia" tailerra antolatu du arte eszenikoen lanketa eta aukera herritarrei eskaintzeko asmoz. Aurrematrikula egiteko epea 2023ko urtarrilaren 20tik 31ra bitartean egongo da zabalik. Bi maila egongo dira (0 eta 1). 0 mailak bi talde izango ditu eta 1 mailak aldiz bost talde.

Tailerrak Errebal plazian burutuko dira, eraikinaren bigarren solariuan. (Elebitan)

0 Maila. (Hasi berrientzat).

DBH 3., 4., BATX 1. ETA 2. MAILAKOENTZAT. HELDUAK
Irakaslea: Aritza Rodríguez
  • Astearteetan: 16:30etik 18:00etara.
  • Asteazkenetan: 15:30etik 17:00etara.
  • Ikastaroaren hasiera: otsailak 7
  • Ikastaroaren amaiera: maiatzak 31

1 Maila.

Maila honetan parte hartzeko ikasleek 0 maila egina izan behar dute.

LH 3., 4. ETA 5. MAILAKOENTZAT. LH 6., DBH 1. ETA 2. MAILAKOENTZAT.

Irakaslea: Irene Hernando

Aurreko ikastaroan izandako ordutegi berbera aukeratu behar da.

  • Asteazkenetan: 17:00etatik 18:15era
  • Asteazkenetan: 18:15etik 19:30era.
  • Ikastaroaren hasiera: otsailak 1
  • Ikastaroaren amaiera: maiatzak 31

DBH 3., 4., BATX 1. ETA 2. MAILAKOENTZAT HELDUAK

  • Astearteetan: 18:00etatik 19:30era
  • Astearteetan: 19:30etik 21:00etara
  • Asteazkenetan: 19:30etik 21:00etara.
  • Ikastaroaren hasiera: otsailak 1
  • Ikastaroaren amaiera: maiatzak 31
  • Prezioa: (otsailetik maiatzera):
LH eta DBH 1-2:
  • Eibarren erroldatutakoak 40€.
  • Eibarren erroldatuta ez daudenak 80€
DBH 3-4, BATX eta HELDUAK:
  • Eibarren erroldatutakoak 48€.
  • Eibarren erroldatuta ez daudenak 96€.

Ikastaroaren ordainketa: Ikasleei matrikularen zenbatekoa ordainketa bakar batean kobratuko zaie, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: txanda bakoitzean, gutxienez 8 pertsona, gehienez 14.

Tailerren hizkuntza: elebietan

Aurrematrikula: antzerki tailerrean izena emateko aurrematrikula egin beharko da urtarrilaren 20tik 31ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan: https://formularioak.eibar.eus/eu/antzerkilaborategia2023-01

Aurrematrikula egiteko epea amaitzerakoan behin-behineko zerrendak lortuko dira eta taldeen kudeaketa burutuko da.

Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), 2023ko otsailaren 1ean.

Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira.

Izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: otsailaren 2an 10:00etan. Zozketa era honetan egingo da:

  • Zozketa egin aurretik txanda bakoitzean izena eman duten pertsona guztiekin zerrendak egiten dira alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
  • Zaku batean eskatzaile adina zenbaki sartuko dira, eta taldeko gehieneko plaza adina bola aterako dira.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrendak egingo dira. Zerrenda horiek PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus), egongo dira 2023ko otsailaren 3an, 12:00etatik aurrera. Zerrenda horiek argitara ematen diren unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, ondoren adierazten den dokumentazioa tailerra burutuko den lehen egunean aurkeztuz:

  • Antzerki tailerrean izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta tailerrera joango den adingabearen aita, amak edo tutoreak sinatuta.
  • Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.

Oinarriak

Matrikulazio orria