2023 Udan gaztetan. SURF. Onartuen zerrendak

2023/05/29

Eibarko Udalak udaleku irekia antolatu du derrigorrezko bigarren hezkuntzako nerabeentzat. Surf ikastaroan eta jolasetan parte hartzeko zozketa egin behar izan da.

53 nerabek izena eman dute Eibarko udalak antolatu duen Gaztetan Udan surf programan. Lehenengo txandarako 29 aurre izen emate jaso dira eta bigarren txandarako 24. Maiatzaren 29an goizeko 09:00etan zozketa burutu da. Ondorengo estekan ikus ditzakezu parte hartzeko aukera izango duten nerabeen izen abizenak.

1. txanda. Uztailaren 3tik 7ra

2. txanda. Uztailaren 10etik 14ra

Behin betiko matrikula eta bilera informatiboa: ekainaren 14an, Guraso bilerak: (Txanda 1- 17:00etan / 2 Txanda-17:30ean)

(Aurrematrikula eginda dutenentzat bakarrik)

Non: Indianokua gaztelekuan

Behin betiko matrikula egiteko 3 dokumentu aurkeztu behar dira:

1.- Udalekua ordaindu izanaren ordainagiria. Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.

2.- Haurraren OSAKIDETZAren txartelaren fotokopia.

3.- Matrikula orria. Gaztetan udan SURF

Prezioa: 75 € nerabe bakoitzak. Neba-arrebak: 65 € bakoitzeko.