- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/the-phoenix-of-gaza-dokumentala
- The Phoenix of Gaza - dokumentala
- 2025-10-15T19:00:00+02:00
- 2025-10-16T20:00:00+02:00
The Phoenix of Gaza - dokumentala
Coliseo antzokia
Bertan izango da Yousef Al-Helou zuzendaria,
Inoiz ikusi gabeko irudiak Gazako edertasunari eta egoiliarren erresilientziari buruz, Yousef Alhelou zinemagile eta kazetari palestinarrak atzemandakoak.
Pelikula berezi hau genozidioa hasi baino aste batzuk lehenago filmatu zen, eta Gaza suntsitu aurreko irudiak erakusten ditu; orain iraganaren artxibo gisa balio du.
Yousefek ez zuen imajinatzen bere bidaian hartutako irudiak, setiatutako toki baten bizitza kultural eta sozialaren azken erregistroetako batzuk bihurtuko zirela, Israelek 2023ko urriaren 8tik aurrera leku hori erabat suntsitu aurretik.
Gazako Fenixa pelikula pertsonal bat da. Ikuslea gonbidatzen du Yousefen begien bidez Gaza ikustera: toki bat, non okupazioa, blokeoa eta Israelen erasoaldi militarra gorabehera, gazatarrek sormena eta erresilientzia erakusten duten, eta baita desagertzeari uko egiten dion edertasuna ere.
- Sarreren diru-bilketa dokumentalaren kostuak finantzatzeko erabiliko da.