Eibarko Udala

2015/11/07 20:30-22:00

Dantza   Musika

Reciclart 2.0

COLISEO Antzokia


TOOM-PAK konpainia

Antzezleak /Dantzariak: Felipe Dueñas, Micky Pareja, Chacho Velayos, Manuel Leal, Gorka González.

Zuzendaria: Marta Torres.

 15


Toom-Pak delako konpainiaren itzulpen literarioa “hondakinen salbatzaileak” da, eta tribu honi buruz dugun informazioa oso eskasa. Ez dakigu nondik datozen, baina “kontinente berrietan” daude, ozeano atlantiko eta pazifikoan, hondakin elektronikoen zabortegia den Ghanan, ironikoki Rio de Jaineron dagoen Jardin Gramacho deitzen den horretan, eta gure hondakinak bidaliz bere zabalkundea zabortegi batean bilakatzeko askatasuna hartu dugun  gure inguruneko edozein eremutan.

RECICLART 2.0 ikuskizunean musikak eragindako emozioak instrumentuek sortzen duten sorpresarekin batzen dira, eta Toom-Pak delakoek helarazten duten energiarekin.

Bidoiak, erradialak, hodiak, hagunak, kuboak, poltsak, botilak, makilak… denak zaborretik datozen objektuak eta artez instrumentu bilakatuak; poztasuna, emozioa eta kemena garraiatzen dutenak.

Hip-hop kultura presente dago Reciclart 2.0 proiektuan dantzaren bidez. Break Dance, Funky eta Capoeira dantzek errekurtso ekonomiko gutxien duten gazteen adierazpena dakarzkigute.

www.pentacion.com