Real Book Vol.1

LOYOLA GARMENDIA & IÑAKI SALVADOR

Real Book bat-bateko saioa da, non bi maisuk kanta hautatu batzuk jo eta kantatzen baitituzte, zein baino zein harrigarriagoa. Lotutasunik gabeko  emankizuna, interpreteen kalitatea eta agertokian darabilten konplizitatea batzen dituena, beste inork ez bezalako ukitu dotore hori ematen diotela.

Bi lagun kafetegi batean biltzekotan geratu dira hitzaspertu bat egiteko. Bi lagunok, Loyolak eta Iñakik, kantaria bata eta piano-jotzailea bestea, agertokian egin dute topo, jendaurrean, eta, nahi gabe, bat-bateko saio bateko protagonista bihurtzen dira ia oharkabean. Eskuetara iritsi zaie behiala legez kanpokoa zen liburu bat, Real Book delakoa. Nola edo hala irten behar dute ataka gaitz horretatik, eta erruleta errusiar ausart bezain ziurtasunik gabe bati ekiten diote: liburu zaharra edozein orrialdetan ireki, eta onik irteten saiatuko dira kantatuz eta joz, eta, gainera, askara edo beiraren edukiontzira jaurti ditzaten baino lehen ihes egiten.

Abentura ero eta jostagarri horretan, jazzeko, souleko, zineko klasikoak aireratuko dituzte, Broadwayko musikala, eta aire brasileiroren bat edo beste, trumilka lehertuko zaiena tekla artean, estiloen nahaste gisa… Angel eyes, My way, Gran Torino, Singin´In the rain, Bewitched edo You are the sunshine of my life eta beste pieza batzuk, liburutik bikote lotsagabe honen aho- eta piano-kordetara zuzenean. Ezin hobeto pasatzen
dute beren ausartean; eta zuek, ausartuko al zarete?.

• ANTZEZLEAK:  Loyola Garmendia (Ahotsa), Iñaki Salvador (Piano)
• ZUZENDARITZA:Patxi Barco
• IRAUPENA: 80 min.
• ADIN GUZTIENTZAT.

• SARRERA: 12€  8,50€

Coliseo antzokia  

Zer
Noiz 2021/02/16
19:00 - 20:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal