"La patria prometida. Aberrigabeak" - Josu Bingen Fernández Alcalde

Arte Activa argitaletxeak diktadura frankistaren aurkako borroka luzeari buruzko thriller historiko oso berezia aurkezten du, Josu Bingen Fernández Alcalde soziologo eibartarrak sinatua.

Benetako gertaeretan eta pertsonaietan oinarrituta -eibartarrak gehienak-, gatazka latz eta luze hura bizi izan zuten edo haren ondorioak pairatu zituzten batzuen ikuspegien multzoa da: ilusioak, desengainuak, heriotzak eta traizioak. Gerra zibilaren ondoren mugaren bi aldeetan izan ziren gatazka ireki edo ezkutuen azterketa dokumentatu eta xehatua da.

Obra duela gutxi hildako ETA politiko militarreko lagun militante bati eskainitako omenaldia da. Egileak diktadura frankistaren zein gertatutako zeinahi motatako manipulazio interesatu eta iraultza heldugabeen gehiegikeriei hortzez eta haginez aurre egin zietenen bihotzak betetzen zituzten askatasun- eta gizarte-erreformarako asmorik nobleenaren paradigmatzat jotzen du laguna.

Zer
Noiz 2023/06/01
19:00 - 20:30
Non Portalea. Areto Nagusia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal