Eibarko Udala
2022/04/01 09:00
-
2022/04/20 20:30
Komiki tailerrak

Komiki tailerrak: aurreinskripzioa

Portalea

Eibarko Juan San Martin Liburutegiak jarduera berri bat jarri nahi du martxan, komikiari protagonismo handiagoa emateko

Tailer hauek Martin Azplikueta Iparraguirre eibartarrak eskainiko ditu.

Aurre inskripzioa: apirilaren 1etik 20ra. 

Hartzaileak

Asmoa bi talde sortzekoa da:

Bi talde antolatuko dira, partaide kopuru nahikoa lortzen bada.

  1. Umeak: Lehen Hezkuntzako 4. mailatik Bigarren Hezkuntzako 1. mailara. Saioak euskaraz burutuko dira. Taldea izen-ematearen arabera osatuko da, parte-hartzaileen adina ahalik eta homogeneoena izan dadin saiatuz. Formularioa
  2. Gazte eta helduak: 16 urtetik gorako pertsonentzat. Saioen hizkuntza partaideen arabera izango da. Formularioa

Egutegia eta tokia

Apirilak 27 eta maiatzak 11 eta 25, baldin eta gutxieneko parte-hartzaile kopuru bat badago. Urritik aurrera jarraipena emango zaio.Portalean burutuko dira.

Ordutegia: 17:30 - 18:30 umeak eta 19:00 - 20:00 helduak.

Prezioa: Dohainik

Tailerren edukiak

Aurreikusitako jardueren artean, gelan bertan egingo den lan teoriko eta praktikoaz gain, eduki hauek landuko dira, orokorrean:

  • Komiki irakurketa taldeak
  • Landa-koadernoa (“Urban sketchers” motako jarduerak)
  • EHUko eta inguruko komikigileen hitzaldiak
  • Tailerretan ekoitzitako materiala autoeditatuko da
  • Ikasturte amaieran erakusketak egingo dira originalekin

Edukiak gazte eta helduentzat

  1. Komikia: europarra, amerikarra; klasikoa eta garaikidea; autore-komikia; eleberri grafikoa; comix; komiki underground... Garai eta estilo ezberdinetako autore ugari landuko dira, hedabide honen potentzialtasun eta izugarrizko aukera anitzak erakustearren.
  2. Formatuak
  • Tira, umorea, gag
  • Orrialdea
  • Argumentua, gidoia, planifikazioa/storyboard
  • Marrazkia, karikatura, estiloak
  • Prozedura grafikoak. Tindatzea. Kolorea. Dentsitate grafikoa. Erreprodukzioa, inprimaketa-prozesua
  • Pertsonaiak sortzea. Tipologiak, keinuak, jantziak. Dekoratuak
  • Planteamendu espazialak, angulazioak. Argiztapena
  • Bineta, enkoadraketa, planoa, irakurtzeko ordena, muntaketa
  • Testuak: globoak, pentsamendu-globalak, euskarriak, kartutxoak
  • Onomatopeiak, soinu artikulatu gabeak, zeinu zinetikoak, metafora bisualak
  • Umeak eta nerabeak

    1. Aurkezpena. Gainbegirada bat komiki munduari, bai klasikoei, bai oraintxe bertan egiten are denari. Komikia, tebeoak, nobela grafikoa…
    2. Pertsonaien eta istorioen sorrera
    • Aurpegia: nola marraztu. Komikian aurpegia edo bestelako zerbait irudika daiteke guk nahi dugun moduan. Askatasun osoz. Hainbat teknika ezagutuko dira.
    • Gorputza eta janzkera, posizioak marrazterakoan: aurretik, atzetik eta hiru laurdeneko posizioan (ezkerrera edo eskumara begira)