- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/idazlearekin-harixa-emoten-miren-agur-meabe-1
- Idazlearekin harixa emoten: Miren Agur Meabe
- 2025-05-20T19:00:00+02:00
- 2025-05-20T20:00:00+02:00
Idazlearekin harixa emoten: Miren Agur Meabe
Portalea. Batzartoki 3
“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen saio honetan Miren Agur Meabe izango dugu Itzulerak liburuari buruz berba egiteko. Aukera izango dugu ikasturteko saio honetan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.
Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du saioa. etakitto Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.
Idazlea
Lekeitio, 1962. Euskal idazlea da, poesia eta haur eta gazte literatura arloetan nabarmendu dena. Gaur egun, literatura-sorkuntzan, itzulpengintzan eta idazkuntzari lotutako jardueretan dihardu buru-belarri.
Bere lan nabarmenen artean daude "Azalaren kodea" (2001) poesia liburua eta "Itsaslabarreko etxea" (2002) haur eta gazte literatura lana. Sari ugari jaso ditu, besteak beste, Kritika Saria euskarazko poesiari (2001) eta Euskadi Saria euskarazko haur eta gazte literaturan (2002). 2021ean, "Nola gorde errautsak kolkoan" lanagatik Espainiako Poesia Sari Nazionala irabazi zuen, euskarazko liburu batek sari hori jasotzen zuen lehen aldia izan zelarik.
Liburuaren sinopsia
Miriam eta seme-alabak Garraitzetara heldu dira Haize-Begi etxean bizimodu berri bati ekiteko. Alabaina, iritsi bezain pronto, ezustekoa izango dute: haur jaioberri bat aurkituko dute. Nola liteke? Nork utziko luke haurtxo bat urteetan itxita egondako etxetzar horretan?
Oraindik ez dakite non edo non badela pasagune bat zeinetan denbora eta lekuak gurutzatzen diren. Zorionez edo zoritxarrez, pasagune hori zeharkatzen duenak iraganean harrapatuta geratzeko arriskua dauka.
Horixe gertatuko zaio Katalini: laurehun urte atzera eginda, XVI. mendean agertuko da. Nola biziraungo du bertan XXI. mendeko neska batek? Martija de Jauregi emaginari esker. Ia ezezaguna dugun pertsonaia erreal hori Nafarroatik desterratua izan zen 1582an. Haren eskutik ofizio bat ikasita, garai baten lekuko izango dugu Katalin. Sineskerak, herri-jakituria, mitologia eta beste alor batzuetako zipriztinak abentura geografiko eta espiritual batean barrena. Eta horiek apailatuz, bortizkeria, iruzurra, samurtasuna, ausardia, amodioa, saldukeria eta leialtasuna.