- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/idazlearekin-harixa-emoten-arantxa-urretabizkaia
- Idazlearekin harixa emoten: Arantxa Urretabizkaia
- 2025-01-14T19:00:00+01:00
- 2025-01-14T20:00:00+01:00
2025/01/14 19:00-20:00
Idazlearekin harixa emoten: Arantxa Urretabizkaia
Portalea. Batzartokia 1-2
“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen saio honetan Arantxa Urretabizkaia izango dugu Bidean ikasia liburuari buruz berba egiteko. Aukera izango dugu ikasturteko saio honetan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.
Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du saioa. etakitto Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.
Idazlea
1947, Donostia
Kazetari lanbidez, prentsa idatzian, irratian nahiz telebistan egiten du lan. Idazle gisa poesia idazten hasi zen eta eleberriekin jarraitu. Azken atal honetan, Zergatik Panpox (Hordago, 1979), Koaderno gorria (Erein, 1998), 3 Mariak (Erein, 2010), Zuri-beltzeko argazkiak (Pamiela, 2014) dira lanik ezagunenak, horiek guztiak gaztelaniaz eta beste hainbat hizkuntzatan argitaratuak.
Maitasunaren magalean poema liburuarekin lortu zuen Kritika saria 1982an eta 3 Mariak eleberriarekin sari bera 2010ean.
Bidean ikasia liburuarekin, Euskadi Literatura Saria irabazi zuen 2017n, Euskarazko saiakera atalean.
Liburuaren sinopsia
Inor gutxik izango du kalean ahoz gora iraindua izateko ohitura. Inor gutxi dago horretarako prestatua. Iraintzaileak ere ez du seguru asko ohitura hori, baina ekintzek frogatzen dute hobekiago egokitzen dela iraintzailea egoera berrira, berak sortua delako egoera hori, berak aukeratu duelako ekintza.
Iraintzen duenak uste du, iraindua mintzeko ahalmenaz gain, iraindua umiltzeko boterea ere baduela. Kalean, zuk ezagutzen ez duzun gizon gazte batek puta esaten badizu, ez da atsegina, noski. Baina irain berak zure semearen edo bikotekidearen ahotan eragin desberdina luke. Semearenak umilduko zintuzke, kaleko gaztearenak, agian ez. Lastima ere senti dezakezu iraintzailearekiko.
... Irainaren ezpatak bi aho ditu, eta bigarrenak iraingilea zauritzen du.