Cigarreras

Emilia Pardo Bazán bizirik zegoela egin zen ospetsu, eta, hala, literaturako eta gizarteko lehen lerroan egon zen, onerako eta txarrerako. Baina denborak aurrera egin ahala eta frankismoaren eraginez, idazlearen gaineko iritzi sinplista eta bidegabea nagusitu zen: zaharkitua eta kontserbatzailea izan zela zabaldu zen.

Haren heriotzaren lehenengo mendeurrenaren harira, ikuskizun honek idazle polemiko eta  kontraesankorra errebindikatzen du, aldi berean oso iradokitzailea izan zena eta XIX. mendearen bukaerako eta XX.aren hasierako feminismoaren eta literaturaren garapenean sekulako garrantzia izan zuena. Cigarreras antzezlana La Tribuna eleberrian oinarrituta dago. Argumentuak emakume langile baten eta gizon burges baten arteko ezinezko harremana kontatzen du. Dena den, beste irakurketa bat ere egin daiteke: krisialdi politiko baten lekukotza eskaintzen du, 1868an Borboien dinastia erortzera eta 1873an I. Errepublika aldarrikatzera eraman zuen krisialdi politiko baten testuinguruan. Ederto uztartzen ditu drama indibidual eta kolektibo baten berezko tonua eta Emilia Pardo Bazánen narratiban hain bereizgarriak ziren beste batzuk, freskoagoak eta arinagoak, baita  komikoak ere. Izan ere, idazleak ironia, sarkasmoa eta umore zorrotza erabiltzen zituen defentsa eta erasorako baliabide gisa.

CONTRAPRODUCIÓNS - A Coruña
Antzezleak: Susana Dans, Tamara Canosa, Isabel Naveira, Ledicia Sola, Covadonga Berdiñas, Ana Santos, Mercedes Castro.
Zuzendaritza: Cándido Pazó.

DRAMA / 105 min.

*Sarrera: 12 € - 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA

Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.

Zer
Noiz 2023/03/09
19:00 - 20:45
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal