Berdintasunerako bide luzea: Euskadiko emakumeak XX. mendean

XX. mendeko Euskal Herrian emakumeen historia aurrerapausoz eta atzerapausoz beteta egon da. Garai hartan emakumeek gizartean, lan-munduan, esparru juridiko eta politikoan ezagutu zuten egoera hauskorra oso lotuta egon zen gizartea eraldatu zuten aldaketa politikoekin. Emakumearen egoeraren bilakaera historikoa gizarteak, politikak edo erlijioak inposatu nahi izan zituzten “emakume-ereduen” arteko borrokan islatu zen, eta emakume eta gizon batzuk “eredu” horien kontra egindako borrokan.

II. Errepublikan, emakumearen eskubideak onartu ziren eta hori, hein batean, XX. mendearen hasieran egindako berdintasunaren aldeko aldarrikapenek egin zuten posible. Frankismoak inposatutako “negu luzeak” ordea, eskubideen galera ekarri zuen, eta ez bakarrik emakumeentzat. Diktadorea hil osteko demokraziaren ezarpena, berdintasunerako bide luze baten hasiera izan zen, gaur egunean ere oraindik egiten ari garen bidea.

Erakusketa honek emakumeek beren eskubideen alde egin duten eta egiten ari diren borroka latza kontatzen du irudi, dokumentu eta objektuen bidez, benetako berdintasuna lortzeko bidearen zati bat.

*asteartetik igandera: 18:30 - 20:30

 Antolatzaileak : Eibarko Udala (Ego Ibarra, Berdintasuna), UPV-EHUMario Onaindia Fundazioa.

 * Argazkia: Eibarko emakumeak hondartzan.(circa 1920). Bilduma pribatua (Ego Ibarrari utzia)

Zer
Noiz 2022/03/03 18:30
2022/03/27 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal