Eibarko Udala
2025/03/25 11:00-19:00
ANTZEZLANA

14.4

COLISEO antzokia

Botto da egilea eta Peris-Mencheta zuzendaria. Lan honek distantzia labur batek –14.4 kilometro baino ez– bereizten dituen bi munduren arteko bidaia jorratu nahi du, hizkera errealista eta, aldi berean, erabat liriko eta poetiko baten bidez.

Ahmeden istorioa ezagutuko dugu (taula gainean Ahmed Younoussik gorpuztutakoa). Mutikoak familiaren tratu txarretatik ihes egin du eta Tangerreko kaleetan bizi da. Han, portuko hiriko kaleetan, abenturak, ametsak eta zoritxarrak helduko dira, eta obsesio bat, burutik kendu ezin duena: Espainiara igarotzea. Espainia, haren begietan, paradisua da lurrean, bidearen amaiera, bidaiari orok amesten duen Itaka.

Ahmedek, 9 urterekin, kamioi baten azpian ezkutatuta penintsulara iristea lortuko du. Hemen, agindutako lurrean, beste odisea bat helduko da, amesturiko horretatik urrunduko dena; baina, ez dira faltako umore-sena, abenturak, solidaritate-sareak eta ustekabeko amaierak.