Zabalik dago establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntza eskatzeko epea

Azaroaren 15era arte egongo da zabalik lokal komertzial, industrial eta elkarteetako egoitzetako errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntza eskaera egiteko epea.
Eibarko Udalak hiriko paisaia linguistikoan euskararen presentzia handitzeko helburuarekin kaleratu du dirulaguntza deialdia. Diruz lagunduko den gastua 2024ko azaroaren 14tik 2025eko azaroaren 15ra bitartean egindakoa izan behar da.
Laguntzak 3 kontzeptu ezberdinetarako eska daitezke:
-Errotulu nagusia euskaraz edo ele bietan jartzeko.
-Lokalaren kanpoko eta barruko inskripzio finkoak euskaraz edo ele bietan jartzeko.
-Irudi korporatiboko elementuak euskaraz edo ele bietan jartzeko.
Dirulaguntza eskaerak honela egin daitezke:
-Elektronikoki udal webgunetik: www.eibar.eus . Tramitea elektronikoki egiteko ziurtagiri digital bat (B@K-Q, NAN elektronikoa, Izenpe txartela...) edukitzea beharrezkoa da.
Informazio gehiago:https://labur.eus/WmeHr