UEUko ikastaroak egiteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik
2024/07/16
Eibarko Udalak UEUko ikastaroak egin nahi dituzten eibartarrei zuzendutako dirulaguntza deialdia argitaratu du. Eskaera egiteko epea zabalik egongo da irailaren 30 arte.
Dirulaguntza hau 2023ko irailaren 1etik 2024ko uztailaren 31 arte UEUn ikastaroak egin dituzten eibartarrei zuzendua dago.
Eskaerak egiteko azken eguna 2024ko irailaren 30 izango da.
Eskatzaileek eskaera on-line egin beharko dute HEMEN
Dirulaguntza deialdiko baldintza guztiak betetzen dituzten herritarrek ikastaroaren matrikula kostoaren %50a jasoko dute.
Ikusi HEMEN baldintzak eta eskaera nola egin.