Udaberriko gida eskuragarri dago familientzat
2025/04/07

Aurten ere, Euskara Zerbitzuak eta Juan San Martin Udal Liburutegiak Gozatu udaberriko oporretan irakurtzen eta jolasean gida sortu dugu. Gidan familian gozatzeko jolasak eta liburuak daude jasota.
Opor garaian umeekin egoteko denbora gehiago daukagunez, ondo pasatu bitartean ikasteko momentu egokia da. Gainera, jasota dauden baliabideekin, euskara indartzeko aukera izango dute familiek.
Gidaren inguruko informazioa HH eta LHko seme-alabak dituzten familia guztietara iritsiko da, ikastetxeen laguntzari esker.