"Teilatupean" antzezlana LH5eko ikasleentzat
Otsailaren 27an eta martxoaren 2an egin ziren emanaldiak, eta guztira 250 ikaslek baino gehiagok gozatu zuten ikuskizuna.
Eibarko Udaleko Euskara Zerbitzuak hainbat urte daramatza lehen hezkuntzako ikasleentzako emanaldiak antolatzen, bertsolaritza, antzerkia eta euskarazko aisialdia sustatzeko helburuarekin. Hainbat urtetan Alpistegia izeneko emanaldia eskaini ondoren, 2026an Teilatupean antzezlana ekarri dute Eibarrera.
Antzezlan honetan Lur gaztetxoak, gurasoekin haserretu ostean, ihes egiten du etxetik, bere etxe propioa eraikitzeko asmoz (bertan nahi duen guztia egin ahal izateko). Bidean Doro topatzen du, munduko bazter guztiak ezagutzen dituen baina inon bizi ez den artista ibiltaria. Lur eta Dorok euren ametsetako etxea eraikitzen dute, eta etxearekin batera, adiskidetasuna.
Emanaldiak otsailaren 27an eta martxoaren 2an egin ziren, eta Eibarko lehen hezkuntzako zazpi ikastetxeetako 5. mailako ikasleek izan zuten emanaldia ikusteko aukera (guztira, 250 ikasle baino gehiagok), Portaleko areto nagusian.