Eibarko Udala

Jada osatu da talde bat Debabarreneko begirale ikastaroan eta bigarren bat osatzeko bidean dago

2025/09/03
2024 – 25 ikasturtean begirale ikastaroa egin zuten Debabarreneko hainbat gazte
2024 – 25 ikasturtean begirale ikastaroa egin zuten Debabarreneko hainbat gazte

2025 - 26 ikasturteko begirale ikastarorako talde bat eginda dago jada. Bigarren talde bat ere osatzeko interesa agertu dute hainbatek, eta horregatik bailarako Udalak hori osatzeko ahaleginetan ari dira.

Joan den ikasturtean begirale ikastaroak izandako arrakasta ikusita, Debabarreneko Udalek berriro ere antolatu dute 2025 – 26 ikasturterako. Izen-emate epea uztail hasieran ireki izen, eta irailaren 19ra arte dago aukera izena emateko. Esteka honetan dago izen-emate inprimakia.

Orain arteko erantzuna oso ona izan da, eta jadanik ikastaroa egingo duen talde bat osatuta dago. Badira bigarren talde bat osatzeko interesa agertu duten pertsonak ere, eta horregatik bailarako Udalak bigarren talde hori osatzeko ahaleginetan ari dira.

Hona hemen ikastaroaren inguruko informazioa:

2025 – 26 ikasturteko Begirale ikastaroa

Ikastaroa euskaraz izango da, eta ikasleek 18 urte izan beharko dituzte atal teorikoa amaitzen denerako, hau da, 2026ko ekainaren 30erako.

Ikastaroa bukatzen dutenek Eusko Jaurlaritzak homologatutako Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulu ofiziala eskuratuko dute.

Hona hemen ikastaroaren xehetasunak:

Iraupena:

Ikastaroaren atal teorikoa urrian hasi eta maiatzean bukatuko da. Jarraian bi tutoretza saio izango dira.

  • Atal teorikoa (150 ordu) era praktikoan gauzatuko da. Ikastaroan, gainera, asteburu osoko hiru irteera egingo dira.
  • Praktikak: boluntario gisa bete beharreko 160 aisialdi-ordu izango dira.

Ordutegia:

  • Larunbatetan 9:30-18:30 (1:15 bazkaltzeko).
  • Asteburu osoko hiru irteera: Larunbateko 10:00etatik igandeko 15:00etara.

Lekua:

Larunbatetako saioak Debabarreneko bi herritan izango dira (izen-ematearen arabera).

Prezioa:

Ikastaroaren prezioa 300 €-koa izango da, da baina Debabarrenean erroldatuta daudenek matrikularen erdia ordainduko dute soilik, 150 €.

Izen-ematea:

https://labur.eus/debabarrenabegirale

Informazio gehiago:

Izena emateko azken eguna: Irailaren 19a