Hitzen nahaste-borrastea lehiaketa, bigarren zatia martxan
2023/03/14

Ea zenbat mezu zuzentzeko kapaz zareten! Hitzak nahastuta dituen mezua zuzen jarri, eta bidali euskara@eibar.eus helbidera apirilaren 2a baino lehen
Nola parte hartu:
- Sartu Hitzen nahaste-borrastea loturan eta deskargatu hitzen nahaste-borraste taula.
- Jarri hitz bakoitza dagokion lekuan eta osatu mezu zuzena.
- Bidali erantzunak euskara@eibar.eus helbidera.
Mezu gehien zuzen ematen dituena izango da lehiaketako irabazle. Saria Coliseorako emanaldietarako sarrerak eta Armagintzaren museorako sarrerak izango dira.
Erantzunak bidaltzeko azken eguna apirilaren 2a izango da.